Zer da Barakaldo Musika
PDFImprimirE-mail
Share on MySpace
Share

Barakaldo Udaleko Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Kirolak eta Gazteria eta Kalitatea Arloek garatutako proiektua da Barakaldo Musika: era guztietako jendea, taldeak eta sentiberatasunak ardatz baten inguruan bildu nahi dituen asmoa; alegia, Barakaldo eta musika ardatzaren inguruan.

BARAKALDO MUSIKAren weba Barakaldoko bandez eta bakarlariez diharduen gunea da. Bertan, udalerriko musika jarduerari buruzko informazioa eskaintzen dugu. Horrezaz gainera, etengabe eguneratzen den datu-base bat, eta han, taldeen eta bakarlarien kontaktuak, esteka interesgarriak eta gure erabiltzaileekin zerikusia duen multimedia materiala.

• BARAKALDO MUSIKAk buletin elektroniko bat argitaratuko du aldizka, Barakaldoko talde eta bakarlariei buruzko azken berriak, albisteak, asmoak, informazioak eta musika ekimenak azaltzeko.• BARAKALDOKO MUSIKAk zuzeneko musikaren alde egiten du. Egitasmoaren lehentasunetako bat da espazio berriak bilatzea, hala herrian bertan, nola herritik kanpo, Barakaldoko bandek beren musika zuzenean ager dezaten.

Prestakuntza, ardatz estrategiko. BARAKALDO MUSIKAk inguruko musikari guztientzako maisu eskolak egiteko asmoa du, bai eta maila guztiei zuzenduriko hastapen eskolak, eskola teknikoak eta musika tresna eta aparatuen erakustaldiak ere. Guztia dago pentsatua hasiberrietatik maila aurreratua dutenetarainokoak etor daitezen.

• Barakaldo Musikaren lehentasunetako bat da Barakaldon egiten diren musika jarduera guztiak sustatzea. Hurren egingo diren emanaldien berri astero ematen diete gure datu-baseko kontaktuei, bai eta komunikabide espezializatu eta orokorrei ere, informazioa ahalik eta hartzaile gehienengana hel dadin.

• BARAKALDO MUSIKAk aholkularitza eta laguntza bulego bat du arreta zuzenean emateko: Barakaldoko Gazte Bulegoan, 18:00etatik 20:00etara. Bulego horretan, zuzenean ematen diegu arreta talde eta bakarlariei, eta haien proposamenak eta kezkak jasotzen ditugu. Bada ordutegi horretatik kanpo hitzordua adosteko aukerarik ere. Horretarako, hots egin 946 557 000 telefonora.

BARAKALDO MUSIKAk musikarien eta administrazioaren arteko zubia izan nahi du, elkarren arteko komunikazioa arintzeko; eta gainera, Barakaldoko musika mugimendu osoari lagundu nahi dio arlo guztietan, bai eta talde eta bakarlari guztiak integraturik eta babesturik senti daitezen espazio bakar bat sortu ere.